Webaren irisgarritasunak adierazten du webean eta haren edukietan ahalik eta pertsona gehien ibiltzeko gaitasuna, pertsonen nabigatzeko testuingurua edo erabiltzaileen desgaitasuna edonolakoa izanda ere.
Nabigatzeko testuingurutzat jo ditugu gailuak, nabigatzaileak, Interneteko konexio abiadura, unitate periferikoak, nabigatzailearen edo aparatuaren konfigurazioa, ingurumen baldintzak eta abar. Desgaitasuna aipatzerakoan, berriz, ikusmen, entzumen, mugimendu edo ezagutza urritasunei buruz ari gara.
"www.ecoeuskadi2020.net" webgunea irisgarritasunarekin irmoki konprometitua dago, eta bertako edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienengana iristea lortu nahi du, horien desgaitasuna edonolakoa izanda ere. Horretarako, W3Ck ezarritako teknologia estandarrak erabiltzen ditu, eta WAI 1.0 Irisgarritasun Arauak jarraitzen ditu. W3Ck ezarritako web estandarrak erabiltzeak, esaterako, markaketa semantiko baliozkorako Trantsizio XHTML 1.0 eta diseinurako kaskadako estilo-orriak (CSS), ahalbidetzen du webgunea egoki ikustea hainbat gailutan eta plataformatan, eta baita edukiak egoki inprimatu ahal izatea ere. Webgune honen irisgarritasunaren inguruan galdera, iradokizun edo arazoren bat baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, mesedez, helbide elektroniko honen bidez: ecoeuskadi2020@ihobe.net.
EcoEuskadi 2020 webguneak honako puntuak asebetetzen ditu:
Orrien diseinuan unitate erlatiboak erabili dira, esaterako, testuei neurria ezartzerako unean. Orriak egoki ikusten dira edozein bereizmen erabilita, eta erabiltzaileak testuen neurria aldatu ahal izango du, aukera hori badu behintzat.
Erabiltzaileak webguneko orrien aurkibidea topa dezake gunearen maparen bidez.
Erabiltzaileak beti jakingo du zein ataletan/azpiataletan dagoen nabigazio ibilbideari esker; orriaren goialdean topatuko du.
Teklatuaren sarbideak. Bai nabigazioa bai edukietara sarrera errazten da zuzeneko sarbide teklen bidez. Tekla horiek erabili ahal izateko, eta erabiltzen den sistema eragilearen arabera, honako tekla konbinazioak egin behar dira:
Honako hauek dira webgune honetarako dauden sarbide teklak:
Testu hutsezko edo ahots bidezko nabigatzaileak (pantaila irakurleak) erabiltzen dituztenek nabigazio menura eta orrialde bakoitzeko nabigazio menura zuzenean jauzi egin ahal izango dute, ondoko esteken bidez: «Menu nagusira jo» eta «Edukira jo». Horiek webgune honetako orrialde bakoitzaren hasieran jarri dira, edo bestela, 0 sarbide teklaren bidez eta 2 sarbide teklaren bidez, hurrenez hurren.
Irudi konplexuek longdesc atributua edo irudiaren edukia zabalago azaltzen duen lineako deskripzioa dute. Nabigatzaile guztiek ez dutenez longdesc etiketarekin egoki elkar eragiten, esteka zuzenak ezarri dizkiegu irudien azalpen luzeei, [d] estekaren bidez.
Testu hutsezko nabigatzaileetan eta pantaila irakurgailuetan nabigazioa bultzatzeko esteka bereziak prestatu dira. Opera 7 edo Mozillan oinarritutako nabigatzaileek nabigazio-barra laguntzailea dute, honako estekak erabili ahal izateko:
|
Irekia atariaren edukiak Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia batera lotuta doaz, aurkakoa esaten ez den bitartean. Web gunea garatzeko software librea erabili da. |
|
|
© 2010 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco