Euskadik Rio+20ra egin zuen kontribuzioan ekonomia zein gizarte arloko 150 agentek parte hartu zuten
Bilbon 2012ko maiatzaren 8an egin zen jardunaldia, EcoEuskadi 2020 estrategiaren diseinuan lanean zebiltzan agente eta erakundeei ireki zen eta Rio+20ko Gailurra baino lehenagoko ekintzen barruan kokatu zen.
Rio+20ko gai garrantzitsuenen inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko eta “Zero zirriborroa” elkarrekin idazteko Euskadin antolatutako ekintzetako bat da.
Jardunaldiaren ondoren eta ekainaren 4 arte, zirriborrorako 900 aportazio baino gehiago sortarazi zituen hiritar partehartze prozesua ireki zen.
«Rio+20» datorren 2012ko ekainean Rio de Janeiron (Brasil) egingo den Garapen Jasangarrirako Nazio Batuetako Konferentzia idazteko forma laburra da.
Rio+20 duela 20 urte Rio 92koarekin hasitako NBEren konferentzia sortaren barruan sartzen da, planeta nola garatu nahi dugun aztertzeko.
Garapen jasangarriari buruzko eztabaida garrantzitsua izango da, ekonomia, ingurumen eta gizarteko alderdiak ere hizpide hartuta, eta helburutzat pobrezia murriztea eta «ekonomia berdea» (teknologia garbien erabilera alegia) edukita.
Rio+20 ere hemendik 20 urtetara zer nolako mundua nahi dugun irudikatzeko aukera paregabea da.
"Garapen Jasangarriaren inguruan hitz egiteko mundu mailan aspaldian egin den bilerarik garrantzitsuenetakoa da". Ban Ki-moon, Nazio Batuetako Idazkari Nagusia.
Martxora arte, jada 147 estatu kidek eman dute izena. Bertan parte hartuko dute 69 estatu buruk, 3 presidenteordek eta 30 gobernu buruk, Johannesburgoko Gailurrean, 2002. urtean, egon zen parte-hartze maila baino handiagoa.
Rio+20ko eztabaida gaiak
2012ko maiatzaren 9tik ekainaren 4 arte, zirriborroaren lehen bertsioa hiritarren ideietara eta eztabaidara zabaldu zen. Gasteiz, Donostia, Barakaldo eta Bilboko kaleak zeharkatu zituzten elkargune mugikorretan, Ihobeko Bioterrako eta Biodibersikako standetan eta web orrialde honetan bertan, proposatutako 3 gai nagusien inguruko kontribuzio asko jaso ziren.
Garapen Jasangarria
Zeintzuk dira azken 20 urte hauetan Euskadin eman diren Garapen Jasangarrirako aurrerapenik garrantzitsuenak?
Ekonomia Berdea
Zer aurrerapen azpimarratuko zenuke esparru horretan? Ekonomia Berdearen esparruan, zer erronka ditu Euskadik eta zer ikasi dezakegu beste esperientzia batzuetatik?
Gobernantza eta esparru instituzionala
Zer erakutsi diezaiekegu Euskaditik? Zer ikasi dezakegu?
Rio+20 Gailurrean Euskadik aurkeztuko duen dokumenturako online egindako kontribuzioak
Jasotako proposamen guztietatik irabazlea:
3 Kontribuzio onenen sariaren irabazleak:
Twitterren @ecoeuskadi2020 aipatu edota www.facebook.com/EcoEuskadi2020 helbidean edukiak partekatu dituztenen arteko irabazleak: